Edukira joan

Ernesto Prat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernesto Prat
Bizitza
JaiotzaBerriozar1978ko irailaren 25a (46 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 889

Ernesto Prat Urzainki, Little ezizena duena, (Berriozar, 1978ko irailaren 25a) idazle nafarra da. Nekazaritzari eta zurgintzari lotutako ikasketak egin zituen eta alor askotan aritu da lanean. Skalariak taldearekin sei urte egin zituen eta Kalapite taldeko kide izan zen.

2008an Guardia Zibilarengandik ihes egin eta idazten hasi zen. 2009an, sasian zegoela, Pyrenaica aldizkariaren mendi ipuinen IV. lehiaketan lehen saria eskuratu zuen eta 2012an Iruñeko Udalak antolatutako Egile berrientzako euskarazko XXIII. literatur lehiaketan hirugarren saria irabazi zuen. 2013. urtean lehen eleberria argitara eraman zuen eta 2014an klandestinitate politikoa eta sexua uztartzen zituen Orpoz orpo eleberria idatzi zuen.

2017an Baztanen egin zen (H)Ilbeltza euskal nobela beltzaren astea antolatzaileetako bat izan zen.[1]

2020tik Ernesto Prat Lekarozko zinpeko alkatea da,[2][3] Baztango udaletxean Baztango juradoaren zati bat dena.[4]

Dena da ETAren barruan, 2008an Ekin erakundekoa zela ziurtatu zuen gobernuak. Fernando Grande-Marlaskak, Espainiako epaileak Ernesto atxilotzeko agindua eman zuen, honen ondorioz ihesean ibili zen. Ihes egin eta berehala ETAko buruzagi bat zela esan zuen Guardia Zibilak.[5] 2012an Urruñan atxiloturik, 2013ko maiatzean askatu zuten bere aurkako proba falten ondorioz 25.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.[6]

2018an Ernesto ETAko kidea zela ziurtatu zuen Ok diario hedabideak. Hedabide honek Lekarozko institutu bat salatu zuen DBH 4.go ikasleak Ernestoren Telleria eta gero, zer? liburua irakurtzera "derrigortu" zituelako.[7]

  • Hiru ilargi laurden 2013
  • Orpoz orpo 2014
  • Telleria eta gero, zer? 2017[8]
  • Sokada baten hiru muturrak 2020. Lan honekin irabazi zuen Arratiako Zertu Kultur Elkarteak Igorreko Udalaren laguntzarekin antolatutako Kalenturak ipuin erotikoen lehiaketa.[9]
  • Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak, Txalaparta argitaletxea 2022an. Jaione Dorairekin batera idatzitako saiakera. ISBN: 978-84-18252-90-7.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]